Angela Estetika

Ángela Estetika, Arrasate

DERMAPEN

TRATAMENDUA

Home » DERMAPEN

Aurpegiko estetikako tratamenduak mikropuntzio edo microneedling teknikaren bidez. Teknika hori aplikatzea oso erraza da, eta ez du albo-ondoriorik.

Dermapen Tratemendua

Dermapen gailua aurpegiko estetikako tratamenduak egiteko erabiltzen da, mikropuntzio edo microneedling teknikaren bidez. Aplikatzeko oso teknika erraza da, eta ez du albo-ondoriorik. Horri esker, segurtasun osoz egin daiteke larru mota guztietan, adina, egoera edo pigmentazioa edozein dela ere.


Saioetan mikrozulaketak egiten dira larruazalean, gailuaren titaniozko orratz txikien bidez. Mikropuntzio horiek egitearen helburua dermisean kanal txikiak irekitzea da, aplikatzen diren printzipio aktiboak errazago barneratzeko eta xurgatzeko, eta, horrela, haien sarkortasuna eta eraginkortasuna maximizatzea, lortu nahi dugun emaitza hobetuz.

Tratamenduak ez duminik ematen, izan ere, gailuaren orratzak oso finak dira, eta tratamendua egin aurretik anestesia topikoa aplikatzen da pazienteari eragozpenik ez sortzeko.

Prozedurak 30 minutu inguruko iraupena du, eta, ondoren, maskara edo krema lasaigarriren bat aplikatu behar da. Emaitzarik onenak lortzeko, gutxienez 6 saio egitea gomendatzen da, 15 edo 30 eguneko tarteekin.

Dermapen gorputzaren edozein ataletan aplika daiteke, baina aurpegian erabiltzen da gehien.

Gehiago jakin nahi duzu dermapen tratamenduari buruz

Galdetu aurpegiko irrati-maiztasunari buruzko edozein zalantza