CHOCOLAT MASSAGE

Mimatzen zaituen masajea. Bakarra, magikoa, errepikaezina.

Kakaoak antioxidatzaileak eta printzipio aktibo naturalak ditu, organismo osoari mesede egiten diotenak: kakao gurina, leungarria, nutritiboa, hidratatzailea, babeslea eta adinaren eraginen aurkakoa; gatz mineralak, suspertzaileak; taninoa, argaltzeko eragina.

Bere alkaloideak, teobrominak, endorfinak sortzen laguntzen du eta, aldi berean, lasaitasuna eta umore onaren neurotransmisorea den serotoninaren jarduera areagotzen du.

Chocolat Massagea “mimatzen zaituen masajea” da. Eztitsu eta gozoa, une hedonistiko zoragarria, eta ongizate fisiko eta mentaleko sentsazio ugaritan erabat murgiltzen zaituena: ezetz esan ezin zaion tentazioa.

Chocolat Massage-aren sentsazioak eta ondorioak bereziki atseginak dira: lasaitasuna eta baretasuna emateaz gain, larruazala hidratatu, elikatu eta eztitu egiten du.