Depilazioak

Ba al dago larruazal lau eta suabea baino gauza politagorik? Denek garbi daukagu udan depilatu behar dugula, baina depilazioa urte osoan zehar egin beharreko gauza da!

ANGELA ESTETIKA Zentroan metodo bat baino gehiago daukagu depilatzeko:

Depilazioa argizariarekin

Argizariaren metodoa teknika zahar eta eraginkorrenetakoa da, baina zertxobait mingarria ere bai. Argizaria hankak, iztarteak eta besapeak depilatzeko erabiltzen da gehienetan.

Depilazio elektrikoa

Depilazio elektrikoak epe luzera soluziorik eraginkorrena eskaintzen dizu, gorputzeko ileekin behin betiko ahazteko. Depilazio elektrikoa, berez, biloa haztea eragiten duten zelulak banan-banan erretzea da. Orratz mehe bat sartzen da ile bakoitzaren erroraino, eta deskarga elektriko labur batek sortarazten duen beroari esker ilearen erroa suntsitzen da. Biloa ez da berriro aterako.

Laser depilazioa

Laser depilazioarekin gorputzaren ilea behin betiko kendu daiteke, eta ia ez du minik ematen. Laser depilazioan biloa ez da errotik ateratzen: ilearen erroa (edo zehazkiago esanda, ilearen folikulua) suntsitu egiten da laser izpiekin. Laser izpien uhin luzerak ilearen folikuluak erasotzen ditu berariaz, larruazalaren beste edozein egitura kaltetu gabe.

9 urte daramatzagu hainbat laser motarekin, eta mila tratamendu baino gehiago egin ditugu. Kontsultatu hilero-hilero ditugun eskaintzak.

Llevamos 9 años con diferentes tipos de laser, habiendo realizado más de mil tratamientos. Consulta nuestras ofertas mensuales.