Zentroa

ANGELA ESTETIKA Zentroan edertasuna plazerezko esperientziatzat hartzen dugu, naturarekiko harmoniatzat, eta sentimenduak ongizate fisiko eta emozionalera bideratzen ditugu.

Metodo klasikoek sistema berritzaileekin bat egin eta gorputzari onura ikaragarriak ematen dizkiote, betiere kalitate kontrol zorrotzekin, edertasun arduratsua eskaintzeko; hori dela eta, nahi ez diren ondorio sekundarioak dakartzaten teknika inbaditzaileak edo erasokorrak saihesten ditugu.

Oso trebatuta dauden eta etengabe prestatzen ari diren profesionalek osatutako lantaldea dugu. Zure esku jartzen ditugu teknikarik eta gailurik berrienak, bai eta kosmetikarik eraginkorrena ere.